XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LURDES: Arrain bat! Zer jaten du? AMA: Langostaren biboteak! Tira, zoaz dutxatzera, gaur arratsalderako merienda on bat prestatu behar dugu eta.
Bazen behin txori bat kaiola batean
Bazen behin arrain bat kristalezko ontzi batean
AMA: Lurdes, Bostak dira, laister etorriko dira zure lagunak.
LURDES: Zer dugu meriendatzeko, ama? AMA: Ba, denetik.
Txokolatea, suizoak, tarta, helatua... gero fanta, coca-cola, esnea... eta pipak, txikleak, kakahueteak....
LURDES: Eh! Hor daude! LURDES: Kaixo! LAGUNAK: Zorionak! BAT: Zorionak, Lurdes. Tori, gure arregalia.
LURDES: Patiñak! Eskerrik asko denei! BI: Goazen kalera estreinatzera! AMA: Ez, geroxeago joango zarete.
Orain, berdin bazaizue denen artean gela apaindu.
BAT: Goazen hastera! AMA: Ea nola moldatzen zareten.
AMA: Ñooo, ez dago gaizki! Zoazte orain patinatzera nik merienda prestatzen dudan bitartean. Tira!.
LURDES: Hamabost egun hemen geldirik! AMA: Ipuin hau irakurri nahi al duzu?.